Aurten XIV. aldia beteko du domekan Udaletxe ondoko frontoian egingo duten Azoka Ekologikoak.
Aurten XIV. aldia beteko du domekan Udaletxe ondoko frontoian egingo duten Azoka Ekologikoak.
Elorrixa ekologia taldearen eta Marisatsa elkartearen eskutik, aurten 24 bat standetan erakutsiko dituzte euren produktuak. Azoka 09:00etan hasiko dute eta 14:00ak arte egongo da zabalik.
Urtero legez, mota guztietako produktu ekologikoak erosteko aukera eskainiko du azokak: ogia, pastelak, barazkiak, landare haziak, fruituak, gazta…
Azoka osatuko duten stand batzutako ekoizleak Durangaldekoak izango dira (5 guztira), Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritakoak ere aurkitu ahalko diren arren. Elorrixa taldeko Agustin Garciaren esanetan, \"gure inguruko ekoizleei lehentasuna ematen diegu, hori delako azokaren helburua, euren produktuak saldu ditzaten aukera ematea; mota horretako saltzaileak ez dira hainbeste, eta normalean Euskal Herri osotik etortzen da jendea\".