Elorrio Argazki Taldeak Eskapararte izeneko ekimena abiatu du uztailaren 31 ra arte.
Elorrio Argazki Taldeak Eskapararte izeneko ekimena abiatu du uztailaren 31 ra arte. Elorrioko Merkatarien Elkarteko 20 komertziotan, jarduera bakoitza argazkilari baten ikuspuntu pertsonaletik definitzen duen argazkiak ipini dituzte ikusgai.
Ekimen honen helburua argazkilaritza herritarrei hurreratzea eta Elorrion gune artistiko bat sortzea dira. Udalerriko kale historikoa erakusketa gela bihurtu dute eta komertzioak dira argazkien erakusleiho. Guztira 20 komertzio ari dira parte hartzen ekimenean eta \"ibilbide berritzaile, zabal eta ezberdin bat sortu dute\", antolatzaileen esanetan.
Gaia librea da. Ikusgai egongo diren argazkilarien lanetan, bakoitzaren ikuspuntu eta sentsibilitate ezberdinak nabari dira.
Udaletxean, kultur etxean zein komertzioetan argazkiak ikusi daitezkeen dendekin osatutako mapa bat eskuragarri ipini dute.
[img]http://www.anboto.org/images/7900/7934/4.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7900/7934/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7900/7934/2.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7900/7934/3.jpg[/img]