Manifestazioa egin zuten Zabarteren egoera salatzeko

Anboto 2010ko uzt. 5a, 09:29

175 lagun batu ziren preso politikoa askatzeko eskatuz, herriko kaleetan burutu zen mobilizazioan.

175 lagun batu ziren preso politikoa askatzeko eskatuz, herriko kaleetan burutu zen mobilizazioan. Barikuan izan zen manifestazioa \'Bizi osorako espetxe zigorrik ez\' lelopean, Felix Zabartek kartzelako epean 25 urte bete zituen egunean. Izan ere, Parot doktrina aplikatu zioten eta espetxean dago oraindik. Elorrioko presoak bizi duen egoera salatu eta bere askatasuna eskatzeko antolatu zuten manifestazioa. 200 lagunek egin zuten protestarako deialdia ekainaren 25ean egindako prentsaurrekoan. Udalean ere mozioa aurkeztu zuten eguenean gai berean oinarrituz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!