Berrio-Otxoa Eguna ospatuko dute gaur

Anboto 2010ko uzt. 4a, 10:00

Barikuan hasi zituzten ekitaldiak, eta gaur izango da egun nagusia.

Barikuan hasi zituzten ekitaldiak, eta gaur izango da egun nagusia. Eguerdiko 12:00etako meza nagusiaren ondoren, luntxa egingo dute plazan, Kukubarre seikoteak ekimenari musika ipiniko diolarik. 18:00etan pilota partiduak hasiko dira plazako frontoian, eta 19:00etan Musikairek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen mundu alaia hurreratuko digu. Ondoren, 20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatzak eta Algortako abesbatzak kontzertua eskainiko dute Santa Anan. Datorren zapatuan parapente kontzentrazioa egingo dute, eta baita partida azkarren xake txapelketa ere plazan. Amaitzeko, datorren domekan Durangaldeko Azoka Ekologikoa egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!