Elix Elorrioko enpresako beharginek greba mugagabea astelehenera atzeratu dute, sindikatuek adierazi dutenez.
Elix Elorrioko enpresako beharginek greba mugagabea astelehenera atzeratu dute, sindikatuek adierazi dutenez, eguaztenean enpresak helarazitako ohar informatiboan beharginen eskaera guztiak onartzen baitzituen.
Hau da, \"2009ko soldatak igotzea, atzeratutako ordainketak eguneratzea eta aurtengo KPIren igoera eta puntu erdia\", beharginek eskatzen duten moduan.
Sindikatuek diotenez, \"ohar informatiboak ez du oinarri legalik\", beraz, akordioa sinatu arte greba mugagabea mantentzen dutela adierazi dute. Izan ere, \"ohar horrek ez du zilegitasun nahikorik\", diote sindikatuek.
Enpresa komitea gaur bilduko da enpresako zuzendaritzagaz \"akordioa sinatzeko\". Hala ez bada, astelehenean greba mugagabea hasiko lukete. \"Eskaerak onartu dituzte, bai, baina orain komak non jartzen diren ikusi beharko da\", diote sindikatuek.