Hamargarren aldia izango du gaur Azoka Kulturalak

Anboto 2010ko eka. 26a, 10:00

Musikaire egitarauari hasiera emanez, Azoka Kulturala antolatu dute Herriko Plazan.

Musikaire egitarauari hasiera emanez, zapatuan Azoka Kulturala antolatu dute Herriko Plazan. 09:00etatik 14:30era arte, 20 bat stand atonduko dituzte Udaletxeko eta elizako arkupeetan. Guztira, 20 bat stand egongo direla aurreikusi dute antolatzaileek. Ohi legez, Elorrioko zein Euskal Herri osoko bildumazaleak –Bilbo, Donostia eta Gasteizkoak, besteak beste– etorriko dira Elorriora, eta mota guztietako bildumak ipiniko dituzte salgai: liburuak, diskoak, mineralak, zigiluak… Gainera, 12:00etatik aurrera, antzinako motorren topaketa egingo dute plazan, eta 40 bat motor batzea itxaroten dute, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritakoak. Ekimenaren antolatzaileetako bat den Agustin Urizarren esanetan, \"azoka klasiko bat bihurtu da Elorrion, eta jende asko etortzen da zer edo zer erostera edo postuak ikustera\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!