Joan zen asteko udalbatzarrean, hirigintza eta ingurumen batzordeak proposatuta, Eusko Jaurlaritzari Udalaitz esparrua babestutako biotopo bihurtzea eskatzeko mozioa bozkatu zuten.
Joan zen asteko udalbatzarrean, hirigintza eta ingurumen batzordeak proposatuta, Eusko Jaurlaritzari Udalaitz esparrua babestutako biotopo bihurtzea eskatzeko mozioa bozkatu zuten. Proposamena Ezker Abertzaleko eta EHAko zinegotzien aldeko botoekin onartu zuten.
EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Alderdi Sozialistako Mari Carmen Muñozek irakurketa bi egin zizkion proposamenari. Batetik, intereseko inguruneak \"babestearen eta zaintzearen alde\" dagoela adierazi zuen, baina, bestetik, alde ezkutua ikusi zion proposamenari: \"AHTaren lanak oztopatzeko ez ote den errezeloa dut\". Niko Moreno alkateak erantzun zionez, \"ez dago ezelako alde ezkuturik, eta orain Eusko Jaurlaritzari dagokio proposamena onartuko duen ala ez eztabaidatzea\".
EAJko Ana Otaduik Arrasateko Udalean ere tratatutako proposamena dela gogoratu zuen, eta hango jeltzaleak legez abstenitu egingo zirela.