Felix Zabartek kalean beharko zuela salatzeko manifestazioa

Anboto 2010ko uzt. 2a, 08:43

25 bete dira Zabarte preso politiko elorriarra kartzelaratu zutenetik. Parot doktrina aplikatu zioten eta kartzelan dago oraindik. Egoera salatzeko manifestazioa egingo dute gaur (uztailak 2), 19:30ean, plazatik irtenda.

25 bete dira Zabarte preso politiko elorriarra kartzelaratu zutenetik. Parot doktrina aplikatu zioten eta kartzelan dago oraindik. Egoera salatzeko manifestazioa egingo dute gaur, 19:30ean, plazatik irtenda. Gaur, Felix Zabarte preso politiko elorriarrak 25 urte egingo ditu kartzelan eta, joan zen barikuan, 200 bat elorriarrek agerraldia egin zuten plazan bizi osorako espetxe zigorra salatu eta prestatu dituzten ekimenak jakinarazteko. Zabarteri Parot doktrina aplikatu zioten eta ondorioz kartzela zigor osoa betetzen ari da gaur egun. Kubati ere egoera berean dagoela gogoratu zuten. \"Giza sufrimenduan oinarritutako espetxe politika honekin etekin politikoak lortzea dute helburu\", salatu zutenez. Ildo horretatik, gaur, 19:30ean, manifestazioa deitu dute Elorrioko plazatik irtenda \'Bizi osorako espetxe zigorrik ez\' lelopean. Atzo, Zabarteren egoera salatzen duen mozioa aurkeztu zuten udaletxean. Jendaurreko agerraldian gogoratu zutenez, \'Gatza\' preso politiko zornotzarra kartzelan denborarik gehien daraman presoa da: 30 urte. Bihar Bizkaitik hiru ibilaldi abiatuko dira Zornotzarantz eta horietako bat Elorrioko San Agustin auzotik irtengo da, 08:00etan. 13:30ean ekitaldia egingo dute Zornotzan. [img]http://www.anboto.org/images/7800/7883/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!