Ingurumenaren zein beste arlo batzuetan azken urteetan egon diren joerak jasotzen dira txostenean.
Udaleko webgunean ikusgai ipini dute Elorrioko Tokiko Agenda 21aren barruan egindako azterketaren txostena. Ingurumenaren zein beste arlo batzuetan azken urteetan egon diren joerak jasotzen dira txostenean.
Esaterako, 2007tik hona apur bat jaitsi egin da foro parte-hartzaileetara joan den jende kopurua: 2007an 50 lagun joan ziren; 2008an 103, eta iaz 50. Dena dela, kontuan hartu behar da 2008an Denon Artean partaidetza prozesua gauzatu zutela.
Txostenean 1997tik 2008ra urtez urte langabezian izan ziren biztanle aktiboen ehunekoak datoz. 2003an egon zen langabetu gutxien (%3,3). 2007tik 2008ra ia hiru puntutan hasi zen (%4,2tik %7ra).
Bestalde, beste datu bat aipatzearren, udalerriaren gas natural eta elektrizitate kontsumoaren datuak mantendu egin dira azken hiru urteetan. Datozen urteetan joera gutxitzea izango dute
helburu.