Kiroldegia eraberritu eta Berrio-Otxoa kaleko lanak amaitzeko 850.000 euro bideratu dituzte

Anboto 2010ko eka. 18a, 10:30

Ekainaren 17an udalbatzarra egin zuten Elorrion eta iazko soberakinetatik diru atalak bideratzea onartu zuten aurten gauzatu beharreko hainbat proiektutara.

Ekainaren 17an udalbatzarra egin zuten Elorrion eta iazko soberakinetatik diru atalak bideratzea onartu zuten aurten gauzatu beharreko hainbat proiektutara. Diru atalik handienak kiroldegia berriztatzeko lehengo faserako eta Berrio-Otxoa kaleko urbanizazio lanetarako dira. Kiroldegiaren eraberritzea hiru urtetan gauzatu gura duten asmoa da eta aurtengo lehenengo fasean igerilekuko aldagelak eta gimnasioa berriztatuko dituzte 344.000 eurogaz. Aldageletan dutxa kopurua gehituko dute eta elbarrientzako egokituko dute. Horrez gainera, aldageletako eta gimnasioko hormak eta zorua berriztatuko dituzte. Lanak aurten hasi eta amaituko dira eta abuztuan hastea gura dute kiroldegiko erabiltzaleei ahalik eta kalterik txikiena eragiteko. Berrio-Otxoa eta Otsa kalea batzen diren zonaldea urbanizatzeko 500.000 euro erabiliko dituzte. Lanak irailean hasiko dituzte Ferixa Nausiko jaiak amaitu ondoren. Horrelako, Txantxibiri deitzen dioten inguruko urbanizazio lanak amaituko dituzte. Horrez gainera, 10.500 erabiliko dituzte Ibaikua kalean gaineko pasabidea egiteko. Garratzeko ur-biltegiraino doan bidea garbitzeko 2.600 erabiliko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!