Nizeto Urkizun haurrentzako parke bi egiten hasiko dira

Anboto 2010ko eka. 5a, 10:00

Arrizabal elkartea izeneko enpresari esleitu dizkiote Nizeto Urkizun haurrentzako parke bi egiteko lanak.

Arrizabal elkartea izeneko enpresari esleitu dizkiote Nizeto Urkizun haurrentzako parke bi egiteko lanak. Asmoa lanak lehenbailehen hastea da eta 45 egunen barruan eginda egon beharko dute. 119.000 euroko diru-atala bideratu dute asmo hori gauzatzeko eta hartutako erabakiagaz gustura dago Gobernu Taldea: \"Proposatu diguten diseinua asko gustatu zaigu, kalitateko materiala erabiliko dute eta gainera mantenimendu aldetik ez du aparteko lanik eskatzen\", azaldu du Niko Moreno alkateak. Nizeto Urkizu hegoaldean egingo duten haurren parkea 2-8 urte arteko gaztetxoei zuzenduta egongo da eta iparraldekoa nagusiagoentzat izango da. Azken boladan etxebizitza berriak egin dituzte zonalde hartan eta ondorioz \"haurrendako parkeen beharrizana zegoen, dagoeneko badaudenak urrun samar geratzen direlako\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!