Emakume Eskolaren jaia elkartrukerako gune

Anboto 2010ko eka. 4a, 08:00

Emakume Eskolaren ikasturte amaierako jaialdia gaur 19:00etan Ateneoan antolatuko dute.

Emakume Eskolaren ikasturte amaierako jaialdia gaur 19:00etan Ateneoan antolatuko dute. Kontzertu laburra eskainiko dute gitarra eta harpa doinuekin. Ondoren ikastaroei buruz eztabaidatuko dute luntx-merienda batek lagundutako berriketaldian. Emakume Eskolak hainbat helburu lortzeko tresna izan gura duela azaldu dute antolatzaileek. Ikasturtean antolatu dituzten ikastaroek \"harrera ona\" izan dutela dio Maitane Iribar berdintasun teknikariak. \"Diskriminazio egoerari buruzko gogoeta egin gura dugu. Ekitaldi honetan ikastaro askotan ibilitako emakumeak batuko direnez, iritzi piloa trukatuko dituzte. Elkartrukerako gunea da eta emakumeen arteko sareak sortzea garrantzitsua da\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!