Senideei presoak bisitatzen joateko laguntzen deialdia

Anboto 2010ko eka. 6a, 09:00

Espetxeetan dauden preso politikoen senideentzat garraiorako diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituzten oinarriak onartu ditu asteon Gobernu Batzordeak eta deialdia zabaldu du.

Espetxeetan dauden preso politikoen senideentzat garraiorako diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituzten oinarriak onartu ditu asteon Gobernu Batzordeak eta deialdia zabaldu du. Aurten horretara bideratu duten diru atala 47.500 eurokoa da. Laguntza kilometro bakoitzeko 19 zentimokoa da, jakinarazi dutenez. Kartzelan dauden preso politikoen kopurua handitu dela-eta urte amaieran balorazio bat egingo dute bideratutako diru-atala nahiko den ala ez ikusteko. Gaur egun, 14 preso elorriar daude Espainiako kartzeletan; bada Portugalen eta Frantzian dagoenik ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!