Ferixa Nausiko kartel lehiaketa abian da

Anboto 2010ko eka. 6a, 10:00

Kartelak \'Ferixa Nausikoak 2010\', \'Elorrio\' eta \'irailak 3-12\' berbak eta zenbakiak izan beharko ditu derrigor.

Ferixa Nausiko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa hasi dute. Kartelak \'Ferixa Nausikoak 2010\', \'Elorrio\' eta \'irailak 3-12\' berbak eta zenbakiak izan beharko ditu derrigor. Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean, 14:00etan, amaituko da. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du. Partaide bakoitzak gura adina kartel aurkeztu ahalko du, baina neurriak zehaztuta daude: 70/50 zentimetrokoak izan beharko dute. Aurkeztutako lan guztiak Iturri kultur etxeko sarreran ikusgai egongo dira ekainaren 21etik uztailaren 10era eta nahi duten guztiek botoa emateko aukera izango dute. Epaimahaia udaleko eta jai batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!