Eguaztenean eta eguenean AHTaren tramu bateko (Iguriako zonaldekoa) aktak sinatzera deitu zituzten 40 bat lurjabe. Niko Moreno alkatea ez zen agertu; ondorioz, sinaketak ez ziren gauzatu.
Eguaztenean eta eguenean AHTaren tramu bateko (Iguriako zonaldekoa) aktak sinatzera deitu zituzten 40 bat lurjabe.
Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00 arte banatu zuten akten sinaketa. Elorrioko Udala ere deituta zegoen, zonalde hartako lurzati batzuen jabe moduan.
ADIFeko ordezkariak etorri ziren, baina Niko Moreno alkatea ez zen agertu. Ondorioz, sinaketak ez ziren gauzatu. Baliteke ADIFen hurrengo deialdia Bilbon izatea. Elorrioko beste tramu batekin horixe egin zuten.