Victor Pozas irakasleak hango herritarren hartu-emanak aztertuko ditu.
Victor Pozas irakasleak hango herritarren hartu-emanak aztertuko ditu.
Kainabera elkarteak antolatutako Maiatzeko berbaldien zikloa Victor Pozas EHUko irakaslearen berbaldiagaz amaituko da gaur. Pozas Hegoa elkarteko kidea da, eta aditua da nazioarteko gaietan. Oraingo honetan Palestinako eta Israelgo errealitatea izango du hizpide. Hango herritarren hartu-emanak zelakoak diren kontatuko du, eta han bizi duten egoera hobeto ulertzeko gakoak emango ditu.