Paperontzi berriak Berrio-Otxoa, Errekakale eta Urarka kaleetan

Anboto 2010ko mai. 21a, 13:13

8.000 euroko aurrekontua dute lan horietarako.

8.000 euroko aurrekontua dute lan horietarako. Udalak jakinarazi duenez, Berrio-Otxoa, Urarka eta Errekakale kaleko paperontziak aldatuko dituzte. Kale horietako 12 paperontziak kendu eta berriak ipiniko dituzte. Kentzen dituzten horiek Eleizalden eta errugbi zelaiaren inguruan ipinita aprobetxatuko dituzte, zonalde hartan paperontziak ipintzeko eskaera bat baino gehiago egon delako. Bestalde, San Jose, Kanpazar eta San Lorentzon dauden parkeetako mahaiak eta erretokiak berriztatuko dituzte. Bederatzi paperontzi berri ere banatuko dituzte hiru parke horietan. 12.000 euroko aurrekontuagaz burutuko dituzte lanok, Amankomunazgoak martxan ipinitako ekimenaren bitartez kontratatutako langileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!