Elorrio altxor kultural eta historikoan lotu eta bateratuko duen Ondare Ibilbidea geroago eta osatuago dago.
Elorrio altxor kultural eta historikoan lotu eta bateratuko duen Ondare Ibilbidea geroago eta osatuago dago.
Uztaileko Berrio-Otxoa egunerako dena prest izatea dute helburu, eta ildo horretatik apurka-apurka pausuak ematen dabiltza; azkena aste honetan bertan: ibilbidearen noranzkoa markatuko duten 32 harlauzak kokatu dituzte.
Harlauza gorriak dira, Elorrioko logotipo berria dutenak; gezi bategaz hurrengo geralekua markatzen dute, eta ondoan zenbaki bat dute. Izan ere, harlauzak monumentu edo eraikin esanguratsuen ondoan egongo dira, eta zenbaki hori audiogiekin doazen bisitari eta turistentzako klabea dira. Tresnatxoan zenbaki hori markatu eta ondoan duten ondarearen informazioa entzun ahalko dute hainbat hizkuntzatan.
Harlauzez gainera 42 plaka ere ipiniko dituzte ondare bakoitzaren ondoan. Plaka horiek oinarrizko informazioa izango dute, eta jatorriaren inguruko zehaztasun batzuk.
Lehenengo harlauza Udaletxe parekoa izango da, eta handik alde zaharrera egingo du ibilbideak.