Plan Orokorraren kronograma betetzeko eskatu du EAJk

Anboto 2010ko mai. 7a, 10:02

Atzoko udalbatzarrean Elorrioko EAJk Gobernu Taldea kritikatu zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin behinean onartzeko aurreikusita zeuden epeak ez betetzeagatik.

Atzoko udalbatzarrean Elorrioko EAJk Gobernu Taldea kritikatu zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra behin behinean onartzeko aurreikusita zeuden epeak ez betetzeagatik. Apirilean idazketa taldeak alegazioak aztertu behar zituela adierazi zuen, maiatzean udalbatzarrak Plana behin behinean onartu dezan. Oraindik maiatza amaitzeko egun asko falta diren arren, Ana Otaduy EAJko zinegotziak epeak berriro ere beteko ez direnaren susmoa adierazi zuen, teorian, Gobernu Taldeak eurei helarazitako kronograman, atzo eskatutako tramitazioa 2009ko uztailerako aurreikusita zegoela gogoratuz. Dena dela, jeltzaleek adierazi zuten orain ere \"lankidetzan aritzeko borondatea\" badutela. Niko Moreno alkateak erantzun zionez, datorren astean idazketa taldeagaz eta eta talde juridikoagaz batzartuko dira alegazioak aztertu eta jarraitu beharreko plangintza zehazteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!