Kaleen eta auzoen izendegia zuzendu eta eguneratu dute

Anboto 2010ko mai. 7a, 10:00

Udalak herriko kale izenen xafla berriak ipiniko ditu laster, eta horregaz batera kale eta auzo izendegia eguneratu eta onartu dute udalbatzarrean.

Udalak herriko kale izenen xafla berriak ipiniko ditu laster, eta horregaz batera kale eta auzo izendegia eguneratu eta onartu dute udalbatzarrean. Auzoei dagokionez, izen bi moldatuko dituzte: Araunas auzoa Arauneta deituko da, eta Aidazu, berriz, Aidazua. Gainerakoek bere horretan jarraituko dute. Kaleen artean hainbat aldaketa egongo da. Diego de Larreategi kalea Arteaga kantoia izatera pasatuko da. Horrela idatzita agertzen den 1902 eta 1903ko hainbat agiri aurkitu dituzte. San Bizente kalea zena Elizalde deituko da aurrerantzean. Bizkaiko Aldundiko artxibategian XVII, XVIII eta XIX. mendeko erreferentzia asko daude izen horregaz. Arrazoi berak daude Gernikako Arbola plaza Herriko Plaza izatera aldatzeko. Aldundiko hainbat eliza zein ondasun eta salerosketa agiritan —zaharrena 1544koa da— toki horri Herriko Plaza deitzen diote; \"en la plaza de la Villa de helorrio…\" dio 1545eko salerosketa agiri batek. Kapelastegi Arkitektoaren kalea Ibaikoa deituko da xafla berriak ipintzen dituztenean. \'Ybaicua\' edo \'Ybaicoa\' izena sarritan aurkitu daiteke agirietan, bai zonaldeari deitzeko bai ingurutik doan errekari deitzeko. Dauden agiri guztiak aztertu ondoren erabaki dute Memaia kalea Urzabal izatera, Don Tello kalea Kanpokale izatera eta Amandarro Angio kalea Morgaondo izatera pasatzea. Beste izen batzuk laburtu egingo dituzte: Berriz-Olakueta (Berriz), Balendin Berrio-Otxoa (Berrio-Otxoa) eta Domingo de Lariz (Lariz). [img]http://www.anboto.org/images/7500/7531/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7500/7531/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!