Lagun bat atxilotu zuten astelehenean, ustez lapurreta egiteagatik

Anboto 2010ko mai. 4a, 10:39

25 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehen gauez, taberna batean lapurreta egitea leporatuta.

25 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehen gauez, taberna batean lapurreta egitea leporatuta. Beste pertsona baten bila dabil polizia. Goizeko 02:30ak aldera jazo zen atxiloketa. Zaintzan zebilen patruila bat Ibarra kaletik pasatzean, taberna bateko pertsiana indarrez zabalduta egotearen zantzuak ikusi zituzten agenteek. Handik gutxira, pertsona bat ihesean urten zen barrutik, eta inguruetan desagertzeko astia izan zuen. Ertzainak, baina, barruan beste lagun bat zegoela konturatu ziren, eta ez zioten eskapatzen utzi. Makina txanponjale eta kutxatik dirua hartzen saiatu ziren, baina azken honetan ez zuten lortu; lekutik atera eta eroateko asmoa ei zeukaten. Telebista ere lapurtzeko intentzioa zeukatela azaldu zuen Herrizaingo sailak. Izan ere, atearen alboan zegoen, eroateko prest. Herrizaingo sailak informatu zuenez, atxilotua polizia etxera eroan zuten, eta beste ustezko lapurraren bila jarraitzen dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!