Ehun urte bete ditu asteon Ascensión Fernándezek

Anboto 2010ko api. 29a, 12:22

Ascensión Fernándezek ehun urte bete zituen apirilaren 27an, eta omenaldi beroa jaso zuen Udalaren eta Aldundiaren eskutik.

Ascensión Fernándezek ehun urte bete zituen apirilaren 27an, eta omenaldi beroa jaso zuen Udalaren eta Aldundiaren eskutik. Erakunde biek oroigarri bana eman zioten, eta Udalak blusa dotore bat ere bai. Bere ilobek beste oroigarri bat erregalatu zioten. Aldundiak orain arte mendea bete duten 17 lagun omendu ditu aurten. Fernández Ciudad Real herrian jaio zen, eta 1952an etorri zen Elorriora. Gerra Zibilaren oondoren hiru urtez egon zen Saturrarango kartzelan, errepublikaren alde egiteagatik. Bere sasoian, Ondarroako Historia Zaleak elkarteak elkarrizketatu egin zuen Fernandez bere testigantza jasotzeko, eta elkarte horretako kideek ere ez zuten hutsik egin omenaldira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!