Udalbatzarrak aho batez onartu ditu Auzo Kontseiluko estatutuak

Anboto 2010ko api. 17a, 12:00

Auzo Kontseiluari izaera instituzionala emateko azken urratsak ematen dihardute.

Auzo Kontseiluari izaera instituzionala emateko azken urratsak ematen dihardute. 15 auzoetako ordezkariak, Niko Moreno alkatea, Gobernu Batzordeko zinegotzi bat eta EAJko beste bat izan ziren batzarrean, eta Udalak proposatutako estatutuak (30 artikulu, hiru kapitulutan banatuta) banan-banan eztabaidatu zituzten. Aho bateko akordiora iritsi ziren. Orain, udalbatzarrak ere aho batez onartu ditu estatutu horiek. Beraz, Auzo Kontseilua eratuta dago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!