Gaurtik domekara Erreka kaleko jaiak ospatuko dituzte Elorrion. Musika (rocka, DJak…), esku pilota, gaztetxoentzako ekimenak… denetariko ekintzak antolatu dituzte astebururako.
Gaurtik domekara Erreka kaleko jaiak ospatuko dituzte Elorrion. Musika (rocka, DJak…), esku pilota, gaztetxoentzako ekimenak… denetariko ekintzak antolatu dituzte astebururako.
Gaur, 23:00etan, Gazte Itzala eta Pisontxis taldeen kontzertuak izango dira plazan. Gauerditik aurrera, DJ jaiagaz segituko du musikak Ateneon.
Bihar, 17:00etan, Berriotxoa eskupilota eskolako gazteek pilota partiduak jokatuko dituzte pilotalekuan. 19:00etan Trikizio taldeak erromeriari ekingo dio. 23:00etan, Estricalla, Tres41 eta Trastorno taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean. Barikuan legez, gauerditik aurrera Ateneok hartuko du musikaren testigua, eta DJ Makalak eta Jimmy Bidaurretak runba, swing, jazz, elektronika… doinuekin girotuko dute gaua. Domekan, 18:30ean, gaztetxoen disko festa egingo dute plazan.