Kaleratzerik ez egotea lortu dute 16 eguneko grebaren ostean

Anboto 2010ko mar. 31a, 12:04

Langileen batzordeak zuzendaritzagaz akordioa lortu berri du; bidegarritasun planeko neurri batzuk atzera bota ditu zuzendaritzak.

Martxoaren 15ean hasi zuten greba Fytasa-Ductilorreko langileek eta hilaren 30ean, eguneko azken orduan lortu dute akordioa langileen batzordeak eta zuzendaritzak. Lortu duten akordioaren arabera, enpresak ez ditu iragarritako 21 beharginak kaleratuko, eta bideragarritasun planean sartutako beste neurri batzuk ere bertan behera geratuko dira; langileen soldatak ez dira % 15ean bajatuko, eta lan erritmoa igotzeko ez dute ordu gehiago sartu beharko. Fundizioak daukan egoera ekonomikoa dela eta, laster ERE berri baten hasiko dria langileak, eta abenduaren 31ra arte egoera horretan egingo dute lan (gehienez lan orduen %50ean egongo dira EREan). Langile batzordearen iritziz, neurri honek \"langileen eskubideak urratu barik enpresak aurrera egitea\" ahalbidetuko du. CCOOk komunikabideetara bidali duen prentsa oharrean Fytasa-Ductilorreko langileen erresistentzia nabarmendu du: \"grebak iraun duen 16 egunetan tinko mantendu dira langileak, eta frogatu dute mobilizazioa eta negoziazioa direla armarik onenak langileen eskubideak defendatzeko\". (Fytasa-Ductilorreko langile-batzordean CCOOek 3 delegatu ditu, ELAk 3 eta LABek 1)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!