Hiri Antolamendurako Plan Orokorra atzera botatzeko eskaera

Anboto 2010ko mar. 26a, 16:04

Bizirik Betiko Ingurugiroaren Defentsarako Plataformak Elorrioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasiera onarpenaren (2006ko abenduan) aurretik zegoen egoerara itzultzeko eskatu du.

Bizirik Betiko Ingurugiroaren Defentsarako Plataformak Elorrioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasiera onarpenaren (2006ko abenduan) aurretik zegoen egoerara itzultzeko eskatu du. Bizirik Betiko Plataformako Joseba Fernandezek lau alegazio aurkeztu dizkio Planari. Ondoan, sostengua ematen, Aralar alderdiko, Elorrioko Herritarren Aukerako, Ezker Batuko eta Auzo Koordinakundeko ordezkariak izan ditu. Lau alegazioetatik azkenengoan Plana hasierako onarpenaren aurreko egoerara itzultzeko eskatu du. Ondoren, \"hasierako tramitetik hasita Planaren formulazio berri bat\" egin dadin eskatu du. Eskatutakoa onartuko ez balitz, \"lehenengo alegazioan eskatzen diren proposamenak Planean sartzeko\" eskatu du. Fernandezen iritziz, Planean proposatutako ordenazioa \"herriaren eta bertako bizilagunen beharrizanetatik kanpora dago\": \"Ingurugiroaren ikuspegitik, hirigintza-garapen sostengaezina suposatzen du\". Horrez gainera, Deno Artean parte hartzeko prozesutik osatutako txostenaren ondorio nagusiekin \"kontraesanean dago\". Lehenengo alegazioan jasotzen denez, dokumento berriak \"Elorrion 730 etxebizitzatik gora egitea ahalbidetzen du, eta baita 33 hektareatik gorako zoru industriala gertu edukitzea ere\": Kopuru hori Durangoko Eremu Funtzionaleko PTParen mailatik \"oso gora\" dago. Alegazio horrek zera proposatzen du, besteak beste: - Lince inguruko zonaldea erabilera industrialeko zoru urbano legez mantentzea eskatzen da eta ez daitela desklasifikatu bizitegi-gune erabileran, sektorizatu gabeko zoru urbanizagarri izatetik. - San Bizenteko-Elizaldeko bizileku-gunea sektorizatu gabeko eremu urbanizagarria legez ez dadila kontsideratu eskatzen da, baizik San Eloy 2 eremua legez urbanizagarri mantendu dadila, eta bideratu dadila eremua berrikuntza industrialaren sustapenerako. - Pulla-Azkarretako eremu urbanizagarri berria (erabilera industrialekoa) desagertu dadila eskatzen da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!