Administrari laguntzailea eta bost behargin behar dituzte

Anboto 2010ko mar. 19a, 11:00

Tokiko enplegua sustatzeko helburuagaz, Udalak sei hilabeterako administrari laguntzaile bat eta bost behargin kontratatuko ditu.

Tokiko enplegua sustatzeko helburuagaz, Udalak sei hilabeterako administrari laguntzaile bat eta bost behargin kontratatuko ditu. Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkezteko epea martxoaren 15ean zabaldu zuten, eta martxoaren 31ra arte eman daiteke izena. Lanpostu hauek eskuratzeko beharrezkoa da INEMen edo Lanbiden inskribatuta egotea. Langabetua izatea eta langabezian egotearren ordaindutakoaren araberako prestaziorik ez jasotzea, edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea eskatzen dute. Administrari laguntzaileak, eskola graduatua, lehenengo mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea eduki beharko ditu. Oinarriak interesatuen esku daude erregistroan, eta bertan agertzen den dokumentazioagaz egin behar da eskabidea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!