Greba mugabakoa, Ductilor-Fytasan

Anboto 2010ko mar. 16a, 09:20

Egoera ekonomiko txarra dela eta, enpresako zuzendaritzak besteak beste 21 behargin kaleratzeko plana jarri du martxan.

Egoera ekonomiko txarra dela eta, enpresako zuzendaritzak besteak beste 21 behargin kaleratzeko plana jarri du martxan. Negoziazioak amaitu dira, eta enpresak bere plana itxi du. Horren kontra eta enpresaren \"kudeaketa txarraren\" kontra egingo dute greba Ductilor-Fytasako langileek. Langileek iazko urte amaieran jakin zutenez, Fytasa egoera ekonomiko txarretik irtetzeko enpresaren zuzendaritzak hainbat neurri hartu gura ditu: 21 pertsona kaleratu, erregulazio txosten berriekin hasi, soldatak bajatu... Zapatuan manifestazioa egin zuten Elorrion, eta bertan salatu zuten, dagoeneko 21 langileren izena eman duela enpresak epaitegi merkantilean. Negoziazioetan, enpresak \"ez duela irtenbiderik ez eta adostasunik bilatu gura izan\" adierazi dute beharginek. Langileen eritziz, \"arriskuan dagoena ez dira 21 enplegu soilik, enpresaren kudeaketa negargarri honekin denok gugu enplegua galtzeko arriskua\". Oharrean azaltzen dutenez, \"lanpostuak eta lan baldintza duinak eskatzen jarraituko\" dute. [img]http://www.anboto.org/images/7200/7249/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!