Txarriboda antolatu du Portalekuak

Anboto 2010ko mar. 12a, 10:08

Urteroko ohiturari eutsiz, Portalekuan Txarriboda antolatu dute, eta 21:30ean, bertso afarira batuko dira Alkartu elkartean.

Urteroko ohiturari eutsiz, Portalekuan Txarriboda antolatu dute, eta 21:30ean, bertso afarira batuko dira Alkartu elkartean. Hiru bertsolarik jardungo dute bertso kantari: Ainhoa Agirreazaldegi bergararra, Gorka Lazkano berriztarra eta Eneko Abasolo \"Abarkas\" iurretarrak. Portalekuako arduradunek jakinarazi dutenez, gaur eta bihar oraindik bertso afarirako sarrerak erosi daitezke Portalekua tabernan; 15 euroan ipini dituzte salgai. Txerria Abadiñoko Arrandona baserrian hil zuten. Gaur goizean hitzordua ipini dute Portalekuan txorizoak egiteko, urtero legez. Ondoren, gaueko bertso afarian, besteak beste, txarrikiekin osatutako menuagaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Baina gaur gaueko bertso afaria ez da txerrikiak probatzeko eskainiko duten aukera bakarra izango. Izan ere, domeka honetan, eguerdiko 13:00etan, txarriki dastaketa (odolostea eta gibela) egingo dute Portalekua tabernan bertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!