Joan zen asteburuko haizeak kiroldegiko sabai zati bat eraman zuen aurretik, eta Udalak gune hori ixtea erabaki du. Merkatariek ez dakite noiz egingo duten azoka.
Joan zen asteburuko haizeek kiroldegiko sabaian kalteak sortu zituzten, eta Udalak gune hori ixtea erabaki du. Merkatariek ez dakite noiz egingo duten azoka.
Kiroldegiko sabaiaren zati bat kaltetuta dago, eta hasieran azoka egin zitekeela uste bazuten ere, azkenean suspenditzea erabaki dute. Azoka kiroldegiko parte baten egitea aurreikusten zuten, baina azkenean Udalak guztiz itxi du. Haizeak sabai zati bat eraman zuen aurretik.
Teknikoek azterketak egingo dituzte, eta amaitu arte merkatariek ez dute jakingo Aukera azoka noiz antolatu ahalko duten.