Azken asteetan, Sortzez Garbia Basilikako erretaulako hiru zati lurrera erori dira.
Azken asteetan, Sortzez Garbia Basilikako erretaulako hiru zati lurrera erori dira. Erretaulara begiratu eta ez dirudi ezer handirik, \"baina behin lurrean tamaina politekoak dira\", aipatu digu Martin Aranbarri abadeak. Gainera, zatiak ez dira erretaulan zonalde berekoak, hainbat gunetakoak baino. Zonaldea aldamioekin babestu dute.
Elizbarrutiko Museoko arduradunek eta Aldundiko ordezkariek erretaula aztertu dute eta arrakalak dituela eta azterketa teknikoa egin behar zaiola adierazi dute. Oraindik ez dakite zeren ondorio izan den, baina badute susmorik: \"Antza denez erretaula egiterakoan erabili zuten kola lehortu egin du berogailuak eta lehortu denean irudiak erretaulatik bereizi dira\".
Orain zazpi urtetik hona, tenperatura erregulatzea eta hezetasun maila neurtzea ahalbidetzen duen berogailua dute, aurretik ez zuten horrelakorik eta \"kaltea orduan sortutakoa izan daiteke\", Aranbarriren ustez.
Aranbarri kezkatuta dago dagoeneko hitzartuta dauden ezkontzekin. Ez daki atzean aldamioa duela ezkondu nahiko duten. Mezak ematerako orduan ez dago arazorik, betiko moduan eta ordutegian emango ditu Basilikako abadeak.