Iberdrolatik jasotako fakturetan akatsak daudela salatu dute

Anboto 2010ko ots. 26a, 09:41

Iazko ekainera arte Diselec enpresa banatzailearen bitartez jasotzen zuten argindarra Elorrioko zonalde batean. Kudeaketa Iberdrolaren esku dagoenetik hainbat herritarrek arazoak izan dituzte.

Iazko ekainera arte Diselec enpresa banatzailearen bitartez jasotzen zuten argindarra Elorrioko zonalde batean. Kudeaketa Iberdrolaren esku dagoenetik hainbat herritarrek arazoak izan dituzte. Berriotxoa kalean bizi den Itziar Zumarraga \"gestino txar\" hori izan duenetako bat da. Otsailean jaso du lehenengo faktura azken sei hileetan. Txarto jarri dizkiote hainbat datu (kontu korrentea, izena…), eta ez diote kontadorearen zenbakia zehaztu. Salatzen duena, batez ere, Iberdrolaren \"informazio falta da\", herritarrei aldaketaren ondoren azalpenik eman ez izana. Aste honetan bertan bidali diote lehenengoz aldaketaren berri ematen duen gutuna; \"azalpen batzuk ematen ditu, baina aspaldi egin beharreko kontua zen; gainera, datuak txarto daude berriro\". Hainbat bider deitu du Iberdrolara argibide eske, baina \"beti toki batetik bestera bidaltzen naute, eta azkenean inork ez dit argibiderik ematen\". Jaurlaritzako arreta zerbitzura deituta antzeko \"dei bat baino gehiago\" jaso dutela adierazi diote. Udalaren parte-hartzea Udalak arazoan esku hartu dezan gura du, \"kexak batu eta erantzun bateratua emateko\", eta horrela jakinarazi dio alkateari. Niko Moreno laguntzeko prest agertu da, baina lehenengo \"egoera aztertu behar dugu zehatz ezagutzeko, Udalean ez dakigu-eta ezer\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!