'Teknoskopia' ideia lehiaketako lehen fasea irabazi dute hiru ikaslek

Anboto 2010ko ots. 21a, 12:00

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopia gazteentzako ideia-lehiaketa.

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopia gazteentzako ideia-lehiaketa. Oraintsu amaitu da lehenengo fasea eta Bigarren Hezkuntzako Institutuko 4. mailako Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga (Darwinen oroitzapena Elorrion izenekoa) izan da irabazlea. Ordenagailu ultraeramangarri bana jaso dute hiru ikasleek. Lehenengo fasean irabazle izan ez direnek lehiaketako bigarren fasean parte hartzeko aukera izango dute. Otsailaren hasieran abiatu dute bigarren fasea, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko dituzte berriro blogak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!