Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elorrioko Gaztetxeak 22 urte bete ditu, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko.
Elorrioko Gaztetxeak 22 urte bete ditu, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko.
Gaur, 11:00etan Mural Margotua egingo dute Gaztetxean. Ondoren, 12:30ean, dantzarien omenaldia egongo da San Josen, eta segidan trikipoteoa egingo dute herriko kaleetan giroa alaituz. Poteoaren ondoren, 14:30ean, bazkaritara batuko dira kiroldegian. Bazkalostea hainbat jokogaz animatuko dute. 18:00etan urte honetako irudiez osatutako argazkiak ikusgai ipiniko dituzte Gaztetxean.
22:30ean, amaitzeko, Gose eta The Riff Truckers taldeek kontzertua eskainiko dute.