Elorrioko enpresako beharginak Donostian izan dira protesta egiten, kaleratzeen aurka.
Goizeko 10:30ean hasi zen atzoko manifestazioa Amaratik, eta Zurriolako hondartzan amaitu zen. Bertan ordubetez kontzentratu ziren. 120 langile inguruk parte hartu zuten, CCOOren arabera. Donostian bizi dira enpresako jabeak, eta horregatik eraman zuten protesta Gipuzkoako hiriburura.
Ductilor-Fytasako zuzendaritzak 21 kaleratzen planteatu ditu enpresaren bideragarritasuna ziurtatzeko, eta beharginek
protestan dihardute azken asteetan.