Mobilizazioak "gogortzeko" asmoa daukate beharginek

Anboto 2010ko ots. 10a, 18:03

Hori erabaki du Langile Komiteak aste honetan egindako batzarrean. Mobilizazioekin \"estintzio espedientea atzera botatzea eta enpresaren jarrera mehatxatzailea aldatzea\" gura dutela adierazi du Mikel Elizburu ELAko ordezkariak. Bestalde, Ductilor-Fytasako langileen enpresa komiteak mozioa aurkeztu du Udalean.

Ductilor-Fytasa-ko beharginek mobilizazioak \"gogortzeko\" asmoa dute: hori erabaki du Langile Komiteak aste honetan egindako batzarrean. Astelehenean, Erandiora joango dira administradore konkurtsalaren asesoria aurrean manifestatzeko, hilak 21ean, berriz, Donostira joango dira. Mobilizazioekin \"estintzio espedientea atzera botatzea eta enpresaren jarrera mehatxatzailea aldatzea\" gura dutela adierazi du Mikel Elizburu ELAko ordezkariak. Bestalde, Ductilor-Fytasako langileen enpresa komiteak mozioa aurkeztu du Udalean. Elorrioko enpresak 120 behargin dauzka, horietatik 21 pertsona kaleratzeko asmoa daukate. Enpresa irailaren 15etik konkurtso prozesu batean dago; \"beraz, Elorrion kokatuta dagoen industria-proiektuaren sendotasunaren araberakoa izango da egoera beltz honetatik ateratzeko irtenbidea\", jakinarazi du Ductilor-Fytasako langileen komiteak. Enpresak estintzio espedientea aurkeztu zuen urtarrilaren 18an, \"ordutik ez dugu ez zuzendaritzagaz ez administrazio konkurtsalagaz hartu-emanik izan\", adierazi du Mikel Elizburu ELAko ordezkariak. Enpresak beharginekiko daukan jarrera \"lotsagarria\" dela gaineratu du: \"21 pertsona kaleratu guta dituzte eta ez dugu inongo informaziorik ezta inungo bilerarik ere\". Soldatak atzerapenagaz kobratzen dabiltzala adierazi dute langileek. Gainera, Mikel Elizburu ELAko ordezkariak azaldu duenez, \"enpresa ixteko zorian badago, enpresak izan duen gestio txarragatik izan da;, izan ere, gaur egun ere enpresan lana badago; langileak lanean daude\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!