Abiadura Handiko Trenaren inguruko galdeketa egiteko udaletxeko ateak zabaltzeagatik epaituko dute Asier Agirre Aramaioko alkatea. Elorrioko Udalean epaiketa horren kontrako mozioa onartu dute.
\"Herritarren iritzia jakin nahi izatea ezin daiteke delitua izan\". Horixe aldarrikatu dute pasa den ostegunean Elorrioko udalean onartutako mozioan. EAJ eta PSE-EEren abstentzioagaz eta Ezker Abertzalearen aldeko botuagaz irten da aurrera mozioa. Aramaioko alkatearentzako 9 urtetarako inhabilitazioa eskatzen dute, AHTren inguruko herri galdeketan udaletxeko ateak zabaltzeagatik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!