Gaur aurkeztuko dute Hiri Antolamendurako Plan Nagusia

Anboto 2010ko ots. 6a, 10:00

Arratsaldeko 17:00etan izango da ekitaldia, Arriola Antzokian.

Arratsaldeko 17:00etan izango da ekitaldia, Arriola Antzokian. Joan zen eguenean Hiri Antolamendurako Plan Nagusia erakusketan ipintzea onartu zuten udalbatzarrean, eta gaur jendaurrean aurkeztuko dute. Niko Moreno alkatea, Maria Jose Olabarria Elorrioko arkitektoa, Juan Landa aholkulari juridikoa eta Juan Ramon Lombera arkitekto erredaktoreak azalduko dituzte planaren nondik norakoak. Erakusketa otsailaren 8tik aurrera egongo da kultur etxean. Herritarrek alegazioak egiteko aukera izango dute, eta plana maiatza bueltan onartzea itxaroten dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!