Kainabera elkartearen sei proiektuk Udalaren diru-laguntza jasoko dute

Anboto 2010ko urt. 15a, 15:00

Ia 30.000 euro eman dizkio Elorrioko Udalak herriko Kainabera gobernuz kanpoko erakundeari, esku artean dituen sei proiektuetara bideratzeko.

Ia 30.000 euro eman dizkio Elorrioko Udalak herriko Kainabera gobernuz kanpoko erakundeari, esku artean dituen sei proiektuetara bideratzeko. Gaur egun Kolonbian eta Nikaraguan martxan dauden egitasmo batzuetara joango da dirua, eta Kainaberaren bitartez ume errusiarrak hartzen dituzten gurasoentzako ere eman du laguntza Udalak. Horrez gainera, Saharako errefuxiatuentzako eta Uruguain irratsaio bat bultzatzeko ere eman du dirua Udalak. [imgd]http://www.anboto.org/images/6900/6904/1.jpg[/imgd] Kolonbian Bogotako hegoaldean dauden auzoetako proiektuei laguntzeko izango da diru gehiena. Jantoki komunitarioen mantenurako 6.109 euro eman ditu Udalak. Umeen zaintzarako eta gosarietarako egitasmoarentzat 7.706 euro eman dituzte. Minbizia daukaten umeentzat eta euren zaintzaileentzat garatu duten proiektuari 4.537 euro, eta premia bereziak dituzten umeentzako programari 4.423 euro. Bestalde, Nikaraguan osasun baldintzak hobetzeko egiten dabiltzan etxeak egiteko 3.846 euro eman ditu Udalak.

Sahara eta Uruguai

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan goseteari aurre egiteko ere eman du laguntza Udalak. Horretarako 1.500 euro eman ditu. Gogoratu behar da Elorrio Saharako Mijek herriarekin senidetu zela iaz, eta kanpamentuei laguntzeko konpromisoa hartu zuela Udalak. Bestalde, Zortzigarren Herrialdea (8H) elkartea Uruguain garatzen dabilen Orain Euskal Herria irratsaioari laguntzeko be eman du 1.500 euroko laguntza.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!