Parra tabernan saldu da zenbaki saritua eta irabazleak 2.100 euroko erosketa txartela lortuko du.
Elorrioko Merkatarien Elkarteak urtero egiten duen zozketa burutu zen atzo, urtarrilaren 7an. Parra tabernan saldu da zozketako zenbaki irabazlea: 28.594a. Erreserbako zenbakia ere atera dute EMEkoek, 12.344a. Bigarren zenbaki hau Sagaztizabal dendan saldu da. Irabazleak Elorrioko dendetan erosteko 2.100 euroko erosketa txartela lortuko du.