Kainaberako jaialdian 1.525 euro batu dira

Anboto 2009ko abe. 22a, 18:00

Inoiz baino diru gehiago batu dela adierazi du Elorrioko GKEak. Dirua Kolonbiara bidaliko da, Bogotara. Han osasun arazoak dituzten umeen inguruko proiektu biri lagunduko zaie.

Pasa den abenduaren 20an Elorrioko hainbat ume, gazte, heldu eta nagusik Arriola Kultur Aretoa bete zuten. Urtero egiten du Kainaberak Elkartasun Jaialdia data hauetan, eta musika, dantza eta antzerki emanaldiak izaten dira. Kainaberatik adierazi dutenez, aurtengoan inoiz baino diru gehiago batu da jaialdian: 1.525 euro. Gainera, Bogotako kartzela distritalean egindako bitxiak ere saldu zituen Kainaberak, eta 600 euro lortu zituen bitxien tailer horietara bidaltzeko. Elorrioko bizilagunei eskerrak eman nahi izan dizkie Kainabera elkarteak: \"Krisi garaian agerian dago elkartasuna ez dagoela krisian\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!