Irakurketa Lehiaketaren sariak

Anboto 2009ko abe. 21a, 16:06

Abenduaren 17an Elorrioko Udal Liburutegiak antolatutako XV. Irakurketa Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu zen Iturri Kultur Etxeko aretoan.

Abenduaren 17an Elorrioko Udal Liburutegiak antolatutako XV. Irakurketa Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu zen Iturri Kultur Etxeko aretoan. 66 ume eta gaztetxok jaso zuten egindako lana eskertzeko sari bana, gehien saiatu direnei banatutako erosketa-txarteletaz gainera. Saio amaieran, sari-sorpresa bat ere zozketatu zen parte-hartzaile guztien artean. [imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6829/1.jpg[/imgd] Aurten irakurketa lehiaketa honen hamabosgarren ekinaldia izaki, urte guzti hauetako kartelak egin dituen Silvia Molerori ere omenaldi xume bat eskaini zitzaion esker ona emateko. Lehiaketa hau liburutegiko langileentzat ere \'aukera ona da ume eta gaztetxoen irakurtzeko ohitura eta zaletasunak ezagutzeko\'. Horrela, txikienen artean parte-hartzea handiagoa izan da gaztetxoenetan baino. Neskatilek ere gehiago irakurri dute mutikoek baino. Bistan da, baita ere, liburuak aukeratzeko orduan bilduma edota pertsonai konkretuetara jotzeko ohitura dutela.\" Guraso eta pate-hartzaileak pozik joan ziren etxera, beraz, gabon hauetako lehen oparia eskuan zutela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!