Besteak beste, 21 pertsona kaleratu, ERE gehiago ezarri eta soldatak jaitsi gura ditu Ductilorrek. Zapatuan manifestazioa egin zuten Fytasatik plazara.
Ductilorreko langileek lanean jarraitu nahi dutela aldarrikatzeko protestaldia egin zuten zapatuan. Elorrioko eta eskualdeko hainbat lagunen babesarekin Fytasatik plazarako ibilbidea egin zuten.
Langileei zorrak ordaindu ezin dizkiela eta, irailetik konkurtsoan -lehengo ordainketa etenduran- dago Fytasa. Ductilor Fytasa fundizioko zuzeneko eskulana eramaten duen enpresa da, eta krisi egoerari aurre egiteko bideragarritasun plana egitekotan da. Hainbat neurri hartuko lirateke: ERE gehiago, 21 pertsona kaleratzea, soldatak % 15 jaistea, urtean 48 ordu gehiago sartzea...
Plantillan 120 langile ditu Fytasak. Enpresak dirua eduki eduki behar duela salatu dute, eta euren lanpostuak ziurtatzeko eskatu dute.