Elorrion AHTaren proiektua gauzatzeak izango lukeen eragin soziala, ekonomikoa eta ingurugiroari jagokona herritarrei jakinarazi guran, Udalak buzoiz buzoi horren gaineko informazioa banatuko du datorren astean, AHT Elkarlanak landutako DVD bategaz batera.
Elorrion AHTaren proiektua gauzatzeak izango lukeen eragin soziala, ekonomikoa eta ingurugiroari jagokona herritarrei jakinarazi guran, Udalak buzoiz buzoi horren gaineko informazioa banatuko du datorren astean, AHT Elkarlanak landutako DVD bategaz batera.
Gaur eguerdiko prentsaurrekoan Niko Moreno alkateak salatu duenez, \"proiektu honen akatsetako bat obskurantismoa izan da; ez da debate sozialik egon eta herritarrei zein administrazioei ez zaie zor zitzaien informaziorik eman\". Horregatik eta bere sasoian udalbatzarrak AHTaren kontrako postura onartu zuelako, herritarrei \"zor zaien\" informazioa ematea du helburu buzoiz buzoi banatuko duten esku-orriak eta DVDak.
Prentsaurrekoan esku-orrian batzen diren datuetako batzuk aurreratu zituzten. Alderdi ekonomikoari dagokionez, Elorrioko trazatua egiteak \"560 milioi euroko kostua luke\": \"Diru horrekin, Elorrioko biztanleria aktibo osoaren urteko soldatak ordainduko lirateke, ur haraztegi berria izango genuke, ur-sare osoa berriztatuko genuke eta merkatariei urteetako diru-laguntzak bermatuko genizkieke. Eta hori guztia eginda oraindik 300 milioi euro geratu litzaizkiguke, hau da, Elorrioko urte askotako aurrekontu osoa\". Ingurugiroari dagokionez, \"800.000 kamioi pasatzea eragingo luke, hau da, egunero 1.000 kamoi hiru urtean \".
AHT Gelditu Elkarlaneko ordezkari Miguel Angel Bernalte AHTren kontrako hurrengo deialdien berri eman zuen: urtarrilaren 7an, 18:30ean, Txintxirri ikastolaren aurrean enkartelada eta urtarrilaren 23an, 10:00etan, manifestazio nazionala Irun-Hendaian.