Akten altxamendua bertan behera

Anboto 2009ko abe. 2a, 10:04

Abenduaren 1, 2 eta 3an lurren okupazioaren aurreko akten sinaketa gauzatu nahi izan dute Elorrion. Atzo, Gobernu zibileko ordezkaritza etorri zen, baina Elorrioko alkatea ez zen azaldu Udaletxera.

Tren azpiegituren kudeatzailearen (ADIF) \"Bilbo-Donosti-Gazteiz abiadura handiko linea, Arrasate-Elorrio-Bergara burdinbide korapiloa\" egitasmoaren desjabetze espedientea dela eta, abenduaren 1, 2 eta 3an lurren okupazioaren aurreko akten sinatzea gauzatu nahi izan dute Elorrion. Martitzenean, goizeko 9:00tan AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako protesta burutu zen. Proiektuaren aurkariek azaldu digutenez, \"Gobernu zibileko ordezkaritza etorri zen, baina Elorrioko alkatea ez zen azaldu Udaletxera\". Beraz, akten sinatzea bertan behera geratu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!