Udalak 100.000 euro bideratuko ditu zeregin horretara. Asmoa lanak aurten esleitzea da, eta beranduen be urtarrilean hastea.
Auzoetako kezkak eta gabeziak jasotzeko auzo ordezkariekin batu ohi da Udala. Batzar horreetako batean hainbat auzo-bidetako tramuak konpontzeko eskatu eben, arriskutsuak izan daitekezelako edo trafikoa gaxten dabelako. Eskaera hori betez, Udalak 100.000 euro bideratuko ditu zeregin horretara. Asmoa lanak aurten esleitzea da, eta beranduen be urtarrilean hastea.
Zortzi auzotako bideak konponduko ditue: Aldape, Gastañeta, Mendraka, Zenita, Lekeriketa, Leiz, Miota eta Berriozabaletara doazen bideak, hain zuzen be. Toki bakotxean bidea hobetzeko beharrizan konkretuak dagoz. Esaterako, Aldapen bazter-babesa ipiniko dabe, tramu batean bidetik irteteko arriskua ekiditeko. Gastañetan arekak hobetuko ditue; Mendrakan harri-lubeta ipiniko dabe, eta Zenitarako bideko gune bat zabalduko dabe.