Zabor bilketaren eta ibilgailuen gaineko tasak igo egin ditue

Anboto 2009ko aza. 13a, 13:21

Horrez gainera, langabetuendako hobari batzuk onartu zituzten Udalak eskaintzen dituen hiru zerbitzutan. Hain zuzen ere, dantza ikastaroan, emakumeen eskolan eta gurasoen eskolan %50eko laguntza izango dute langabetuek.

Ezker Abertzalearen, EAJren eta Elorrioko Herritarren Aukeraren aldeko botoekin onartu dituzte datorren urterako ordenantza fiskalak. PSE-EEk kontra bozkatu zuen. Tasa eta zergarik gehienak izoztu egin dituzte. Igoera bakarrak zabor bilketaren zerbitzuan (%5) eta trakziodun ibilgailuen gainekoan (%3) ezarri dituzte.

Horrez gainera, langabetuendako hobari batzuk onartu zituzten Udalak eskaintzen dituen hiru zerbitzutan. Hain zuzen ere, dantza ikastaroan, emakumeen eskolan eta gurasoen eskolan %50eko laguntza izango dute langabetuek.

Zabor bilketan emandako igoerari buruz, Niko Morenok gogoratu zuen “azken zortzi urteetan KPIa baino 6,5 puntu gutxiago” igo dela. Beste helburu bi ere gaineratu zituen: “Batetik, herritarren poltsikoei ahalik eta gutxien eraginez gaur egun dauzkagun zerbitzuak bermatu gura ditugu. Bestetik, Udalkutxatik jasotako kopurua %5 jaitsiko denez, Udalaren gaitasun ekonomikoa ez larritzea dugu helburu”.

EAJk bere aldeko botoa arrazoitu eban. Igoera horrek 30.000 euro inguruko sarrerak ekarriko dituela eta “kopuru hori etorkizunerako bermatuta” egongo dela adierazi zuen Ana Otaduik. Era berean, “herritarrei eskatutako esfortzuak gure partetik kontrapartida bat izan behar du”, azpimarratu zuen: “Zorrotz jokatu behar dugu aurrekontuetan”.

PSE-EEk kontrako botoa

Mari Carmen Muñoz PSE-EEko zinegotziak ordenantzan fiskalen kontra bozkatu eban. Trakziodun ibilgailuen gaineko igoera “lekuz kanpo” dagoela adierazi zuen, askok “lanerako erraminta gisa” erabiltzen duelako.
Zabor bilketaren inguruan, zerbitzuak ez lukela igoerarik izan behar adierazi zuen “Urte kritikoa bizi dugu, eta administrazio publikoek solidarioak izan behar genuke”. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!