Joan zen asteko udalbatzarrean, EAJk berriro galdetu zion Gobernu Taldeari hiri-antolamendurako plan orokorraren gainean. Larregi atzeratzen dabilela deritzote, eta “mahai gainean noiz ikusi” ahalko duten galdetu zuten.
Ana Otadui EAJko zinegotziaren esanetan, atzerapena justifikatzeko arrazoi bi ipini zituzten bere sasoian. “Batetik, planaren zenbait dokumentu falta zirela esan zenuten, baina badaude derrigorrezkoak diren dokumentu batzuk eta beharrezko ez diren beste batzuk. Kasu honetan, falta zirenak ez ziren beharrezkoak. Bestetik, aldaketatxo batzuk egin behar zirela ere argudiatu zenuten, eta pentsatzen dugu denbora nahikoa egon dela aldaketa horiek egiteko”.
Niko Moreno alkateak “lanean badabiltzala” erantzun zuen, eta ez doala eperik zehazten: “Prest dagoela erizten diogunean aurkeztuko dugu”.
Mari Carmen Muñoz PSE-EEko zinegotziak planari buruz ezer aurreratu daitekeen galdetu zion Gobernu Taldeari, eta Niko Morenok ezetz esan eutsan: “Foro honetan ez”.