Jubilatuen etxeko podologia zerbitzua hobetuko dabe

Anboto 2009ko urr. 30a, 14:10

Zerbitzu “duina” eman asmoz, beren beregi horretara bideratutako gune bat egokituko dute. Material berria be erosiko dute, podologian erabiltzen den aulki berezi bat tartean.

Aspaldi honetan hainbat obra egin dituzte Aldatzekua jauregian. Horiek amaitu dituzte dagoeneko, baina jubilatuei zuzendutako lokalean beharrizan berriak ikusi dituzte, eta, ondorioz, Udalak 48.000 euro bideratu ditu lan horietara.

Batetik, podologia zerbitzua hobetuko dute. Orain arte, jubilatuek bazeukaten podologia zerbitzua, baina “nahiko eskasa”, Niko Morenok azaldu duenez. “Sukaldean  esku-ohe bat zeukaten, eta han eskaintzen zen zerbitzua”. Horregatik, zerbitzu “duina” eman asmoz, beren beregi horretara bideratutako gune bat egokituko dute. Material berria be erosiko dute, podologian erabiltzen den aulki berezi bat tartean. Horrez gainera, gela berri horri komuna egingo diote. Bestetik, eraikineko gorengo solairuan erreformak egingo dituzte. Berrio-Otxoa abesbatza dagoen solairuan gela berria aterako dute, orain manparekin banatuta dagoen zonaldean.

Orain artekoa amaituta

Eraikina irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak oraintsu amaitu dituzte. Batetik, hiru solairuak lotzen dituen igogailua ipini dute eraikinaren kanpoaldetik. Bestetik, sarrera eta komunak elbarrituendako egokitu dituzte. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!