XX. Mikologia Erakusketa egingo dute, etzi, kiroldegian

Anboto 2009ko urr. 22a, 10:28

Erakusketa antolatuko badute, baina, lehenengo eta behin perretxikoak batu egin behar dituzte. Horretarako, bihar autobusa hartu eta Oletara joango dira; hango inguruetan perretxiko bila ibiliko dira.

Elorrioko Iturrizoro elkarteak eta Atxondoko Mikologia Taldeak urtero antolatzen duten mikologia erakusketak 20. aldia beteko du aurten. Babesle dituzte Elorrioko zein Atxondoko udalak. Erakusketa etzi eguerdian zabalduko dute Elorrioko kiroldegian. Mota askotako perretxikoak erakusteaz gainera, dastatzeko aukera ere eskainiko dute bertan.

Baina erakusketa antolatuko badute, lehenengo eta behin perretxikoak batu egin behar dituzte. Horretarako, bihar autobusa hartu eta Oletara joango dira; hango inguruetan perretxiko bila ibiliko dira. Elorrion 08:00etan ipini dute hitzordua; autobusa Ferialekutik irtengo da. Atxondon, berriz, frontoi ondoan geratuko da autobusa, 08:15ean. Elkarte bietako kideek perretxikotan ibiltzea gustatzen jaken zaleei gonbita luzatu diete.

Goiza Oletan eman ondoren, arratsaldean jasotako perretxikoak sailkatuko dituzte Atxondo Mikologia Taldeko kideek, kiroldegian bertan. Horrela, erakusketa ikustera doazenek perretxikoen datu zehatzak izango dituzte. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!